Deialdia, herriko elkarteei laguntzak emateko, 2018. urtean kultur aktibitateak egiteko
Deialdi honen helburua da 2018. urtean Atarrabiako udal esparruan eginen diren kultur proiektu eta ekintzetarako emanen diren diru-laguntzak arautzea, eskaintza kultural kalitatezkoa, anitza eta herritarrentzako interesekoa laguntzeko eta herriaren garapen kulturalean elkarteen parte-hartzea sustatzeko xedearekin, herriko elkarte eta erakunde kulturalekin elkarlana eta laguntza bultzatuz.
Deialdi honetako onuradunek ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:
a) Irabazi asmorik gabeko Elkartea izatea.
b) 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratuta egotea eta Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan izena emana edukitzea.
c) Egoitza soziala eta fiskala Atarrabian edukitzea.
Diru-laguntzen gaineko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. azpiataletan ezartzen diren baldintzetakoren bat betetzen duten taldeek ezin aurkeztu dira deialdi honetara.
Eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 16an, 14:00etan, amaitzen da.
Eskaerak Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoko Erregistroan aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 22).
Deja un comentario