“Almazenean”
2024ko martxoak 10 | 19:30ak.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€ leihatilan, 4€ Interneten
Txalo Produkzioak.
Euskaraz.
Egilea: David Desola
Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
Interpreteak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga
Erretiroa hartzeko zorian dagoen arduraduna eta haren lekuan sartuko den langilea, ezinbestean, bost egunez elkarrekin egonen dira lantokian, itxuraz deus ere gertatzen ez den almazen handi huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, biltegian geldi egon beharra, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Azkenean, bi langileen arteko harremana estutzen joanen da, eta komunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientziak, alegia. Komedia garratza da lan-esplotazioaz eta kapitalismoaz.
Deja un comentario