“Añapse Erdam”
2019ko azaroak 30 | 20:00etan
Kultur Etxeko Antzokia
- Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
- Zenbatekoa: 4 € leihatilan, 3 € interneten
San Andres Eguneko kontzertua.
Iruñeko Ganbera Abesbatza.
Lehen aldiz kanpora 1948an atera zenetik, ospe handia lortu zuen nazioartean eta, horri esker, nola halako mugimendu askatasuna izan zuen Espainiako gerraondo latzean. Hortaz, posizio pribilegiatu samar hartatik, halako zubi-lana egin zuen frankismoan erbesteratuta zeuden konpositoreekin; Errepublikako belaunaldiko kideekin. Hura arras egokia izan zen ideia estetikoei eta eraginei bidea emateko. Kontzertu honetan entzunen diren abesbatza-lanak testuinguru hartan ondu ziren, une historiko hartan Iruñeko Ganbera Abesbatzak funtsezko eginkizuna bete baitzuen.
Deja un comentario