
“Aporofobia STOP”
2022ko martxoak 13 | 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: 6€ txarteldegian, 5€ interneten
Ados Teatroa/Asinsound/Bidebitarte kooperatiba.
Zuzendaritza: Garbi Losada
Interpreteak: Naoufal Amih, Marta Antoñana, Dante Calderón, Iris Cárdenas, Mila Espiga, Paco Espinosa, Marcos Iranzo, Daniel Pardo, Maynor Ramos, Rubén Saunier, Andrea Segovia
Musika zuzenean: Javier Asín
Inoiz bota al zaituzte lan batetik? Bakarrik al zeundeke, ataka gaizto bati aurre egin behar izatekotan? Inoiz gelditu al da zure banku-kontua zorpeturik? Izan al duzu lan edo bizitza proiekturen bat galarazi dizun osasun arazorik? … Baiezko erantzunak zenbat eta gehiago izan, aukera gehiago izanen duzu ulertzeko nola sentitzen diren den-dena galdu duten pertsonak, baita etxea ere. Pobrezian, etxerik gabe edota diruz estu-estu dabiltzan gizonemakumeekin egindako sormen prozesuaren emaitza da; bereziki, PARIS 365 jantoki solidarioaren erabiltzaileekin egindakoa.
Deja un comentario