“Beldurrarekin hazi”
2022ko martxoak 3 - 2022ko martxoak 20
Kultur Etxeko Erakusketa Gela
Martxoaren 3tik 20ra, Kultur Etxean, “Beldurrarekin hazi” izeneko marrazkien erakusketa egongo da ikusgai. Haurrak genero-indarkeriaren aurrean. Erakusketa hau Udaleko Berdintasun Arloak antolatu du, Emakumeentzako Tratu Txarrak Ikertzeko Batzordearekin lankidetzan, eta erakunde horrek bere Esku-hartze Psikosozialeko Eredua aplikatzeko saioetan artatutako adingabeek egindako marrazkiak aurkezten ditu.
Esku-hartzeko proiektu hau familia-eremuan genero-indarkeria dagoenean biktima ere diren adingabeei arreta emateko beharretik sortzen da. Eta erakusketa honetan biltzen diren marrazkiek adierazpen-indar handia dute, eta gai dira horrelako giro batean bizitzeak edo indarkeria hori lehen pertsonan pairatzeak beraientzat dakartzan ondorioak ondo transmititzeko. Erakusketa Kultur Etxeko ohiko ordutegian ikus daiteke.
Deja un comentario