«Balkoi atzean emakumeak kantari» (euskaraz)

2025eko urriak 18 | 20:00etan

Kultur Etxeko Antzokia

Foto evento
  • Zenbatekoa: 6€ leihatilan eta Interneten (5€ Karrikaluzeko bazkideak)

Boga Boga.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Adriana Salvo
Interpreteak: Adriana Salvo, Xabier Salvo, Javier Salvo, Jare Salvo (lankidetza berezia)
Argiak: David Bernués
Jantziak: Aiora Ganuza
Proisekzioak: Acrónica Producciones

Amona, zer abesti kantatzen zenituen gaztetan? Nolakoak ziren antzezlanak? Neska aktore bat hizketan ari da ezagutu ez duen bere amonarekin. Amonak, gerra ostean, auzokideak publiko bihurtu zituen, eta sukaldea, eszenatoki. Bilobak horixe ulertu nahi du. Ikasiko du bere amonaren zer dagoen berarengan, eta belaunaldi horren zer, gu guztiongan. Autobiografia, dokumentuantzerkia eta objektu-antzerkia baliatzen dira istorioa kontatzeko. Azken buruan, gorazarre egin nahi izan zaie Nafarroako Erdialdeko emakume artisten oroimenari eta duintasunari, beren talentua publikoaren zerbitzuan jarri baitzuten II. Errepublikan, baina gerra ondoren eremu pribatura baztertu zituzten.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba