“Catástrofe”
2019ko martxoak 10 | 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5 € leihatilan, 4 € interneten
La_Caja.
Testua: Antonio Rojano
Zuzendaritza: Iñigo Rodríguez-Claro
Interpreteak: Ion Iraizoz, José Juan Rodríguez, Irene Ruiz, Mikele Urroz
La_Cajaren antzezlan hau talde sorkuntza-lan bat da inguruan ditugun hondamendien eta gure barnean pairatzen ditugun tsunamien gainean, bai eta gure bizitzari darion autoengainuaren gainean ere. Agertokian, lau aktore, eta laurek ere beren biografia posibleak partekatzen dituzte haien beraien negatibo gisa: izan eta izanen ez diren emakumeen eta gizonen bizitza; gure isla diren pertsonaien amets bete gabeak. Joko gaiztoa, zorigaitzari eta hondamenari loturik bukatuko dena.
Deja un comentario