“Ezkaba”
2024ko urtarrilak 28 | 19:30ak.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 8€ leihatilan, 7€ Interneten
Iluna Producciones.
Egilea eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandia
Interpreteak: Marta Juániz, Ana Berrade, Raquel Sánchez, David Larrea, Miguel Goikoetxandia
Espetxearen gaineko oroimena han egondako pertsona bakoitzarena da, haien familiena; han dago haien historia, han haien itxaropenak eta ilusio zapuztuak. Presoa zenbaki hutsa da, bizkar busti bat, Manterola txokolatearen puskatxo bat, ur zikineko pote bat dilista edo txitxirio ale batekin, lurreko harizpiz osaturiko zigarro bat hamabi lagunen artean partekatua, zeru zati bat, matxinada bat, gutun moztu bat; eta heriotza
bat, dela tiro baten eraginez, dela abitaminosiak edo “bihotzekoak” eraginda. Paretek eta hezurrek baizik ez diraute. Baina, eta hormak eta hildakoak mintzatuko balira? Espetxe frankistaren bizi-baldintzei eta ihesari buruzko lana da eta, era berean, emakumeek ehundutako elkartasunezko sareei, laguntasunari, gizatasunari eta itxaropenari buruzkoa.
Deja un comentario