“HIRU. Banu Qasi”
2019ko azaroak 8 | 18:00etan
Kultur Etxeko Antzokia
- Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
- Zenbatekoa: 5 € leihatilan, 4 € interneten
Zuzendaritza eta dramaturgia: Jesús Arbués (Viridiana)
Aktorea: Imanol Espinazo
Musika: Jasser Haj Youssef, contrabajo, Marcelo Scrich, perkusioak, J.M. Urriza, txistu, Iker Álvarez.
Argiak, mapping: Rampa S.L.
Sortzailea eta ekoizlea: Raúl Madinabeitia
Ikuskizunak hainbat diziplina uztartu ditu. Aurreiritzirik gabe, iraganaz mintzo zaigu, Banukasitarren garaiaz; hura gerra-garaia izan zen, baina baita bizikidetza garaia ere. Musa Ibn Musari (800-862) Handia esaten zioten, Tutera, Huesca eta Zaragozako gobernadorea izan zen, eta amaren aldetik, Iruñeko errege Eneko Aritzaren ahaidea zen. Enneko Iñigezek hauxe esanen zuen Musaz: “zure sustraiak egiazki dira intolerantziaren aurkako berme”. Saioak garai hartako erretratua dakarkigu; garai hartan, identitateak, mugak, erlijioak, hizkuntzak… ernamuindu eta sortu ziren. Indarkeria- giroko urteak, baina elkar bizitzak eta tolerantziak ere lekua izan zuten. Jasser Haj Youssefek jazza ulertzeko duen modua agertuko digu, musika arabiarrarekin fusionatu baitu.
Deja un comentario