“Irabazi”
2023ko urriak 22 | 19:30etan
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 6€ txarteldegian, 5€ interneten
Txalo Producciones.
Ikuskizuna euskaraz.
Egilea: Jon Plazaola
Interpretea: Jon Plazaola
Parte-hartzea da garrantzitsuena. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Egungo gizartea lehiakorra, krudela eta mesfidatia da: ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatzeko eta besteen gainetik geratzeko. Irabazi ala hil. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du deus irabazi eta ez da irabazle sentitu… Mediokre hutsa izan da beti. Baina ez atzera ez aurrera ez daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere erosotasuna, bere bizitza patetikoaren justifikagarri. Gaur gauez, ordea, Felixek sari bat jasoko du. Felixek badaki galtzen. Ba ote daki irabazten?
Deja un comentario