
“Itsatsita, ezohiko musikala” (euskaraz)
2022ko azaroak 13 | 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: 8€ txarteldegian, 7€ interneten
Demode Produkzioak.
Testua eta musika: Ferrán González, Alicia Serrat
Zuzendaritza: Patxi Barco
Interpreteak: Maria Redondo, Xanti Korkostegi, Ainhoa Aierbe, Paul San Martín
Neska batek eta mutil batek diskoteka batean elkar ezagutu, eta sutsuki enroilatzen dira. Nori ez zaio gertatu? Baina gazteei arazo txiki bat agertu zaie, medikuek “penis captivus” deitzen diotena, eta topaketa sutsu horren amaiera ospitale bateko larrialdi gelan izanen da. Han hasten da benetan gure istorioa. Mutila eta neska, literalki itsatsita egonen direnez, elkar ulertzera eta elkar ezagutzera kondenatuta egonen dira larrialdietako boxean itxaronaldi luze horretan. Itxaronaldia tentsioz betea, zirraragarria eta oso komikoa izanen da, baina batez ere… musikala!
Deja un comentario