“Jorge Sánchez… 20 urtean kantuan harat-honat”
2019ko irailak 27 | 20:00ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
- Zenbatekoa: 6 € leihatila, 5 € internet
Jorge Sánchez kantautoreak 20 urte eman ditu dagoenekoz kantagintzan, alde batetik bestera. “Mi Sol de Primavera” (Cuenca 1999) lanetik “Por si las Dudas” (Nafarroa 2018) diskoraino, kantariak bere barneko sentimendua agertuko du kantaldian, ahotsa eta gitarra erabiliz. Beti egin duen bezala, beste musikari batzuk izanen ditu lagun agertokian; oraingo honetan, Javi Martin eta Iñaki Auzmendi kantautoreak, hain zuzen. Gitarra hotsak eta abestiak, eskuz esku.
Deja un comentario