Kattalinguneren aurkezpena
2021eko apirilak 13 | 18:30etan.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: Sarrera doan
Apirilan zehar Atarrabian Kattalingune zerbitzua aurkeztuko da. Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da, sexologian eta generoan espezializatutako langileek artatua. Doan ematen du zerbitzua Nafarroa osoan.
Atarrabiako herritarrak aurkezpenera joan ahalko dira apirilaren 13an, arratsaldeko 18:00etan Atarrabiako Kultur Etxean. Egun horretan bertan ere, goizez, aurkezpen saioa izanen da herriko zenbait profilei zuzendua (Udal langileak, Osasun Zentroko langileak….).
Atarrabiako ikastetxeetako DBH 3. mailako ikasleek ere jasoko dute informazioa, 20an Paz de Ziganda Ikastolan eta 27an La Presentación ikastetxean. Institutuko datak zehazteke daude oraindik.
Atarrabiako Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta ikastetxeek antolatu dute, Kattalingunerekin elkarlanean.
- Kattalingune zerbitzuak eskaintzen du:
- Informazioa, arreta eta orientazioa LGTBI+ eremuan
- Aholkularitza sexologikoa
- Aholkularitza juridikoa
- LGTBI+ kolektibo eta proiektuei laguntzea
- Zerbitzuaren aurkezpenak Nafarroan
Deja un comentario