“La Casa de la fuerza”
2019ko urriak 25 | 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
- Zenbatekoa: 5 € leihatila, 4 € internet
Kilimak Teatro.
Zuzendaritza: Javier Liñera
Aktoreak: Itziar Andradas, Inma Gutiérrez, Carol Vázquez
Ikus-entzunezkoak eta argiak: Adrián Muruzábal
Soinua: Javier Liñera
Hiru emakumek maiteminez sufritu dute, eta oinaze hori, dolu hori, agertzen dute. Bakoitzak bere modura aurre eginen dio atakari, baina hirurek indarkeria pairatu dute. Gainditzeko gauza izanen al dira? Inor maitatuko al dute berriro? Mexikora joanda saiatuko dira, hango hondartza zoragarriak, beroa eta piramideak lagungarri izanen zaizkielakoan. Han topatuko dutenak, ordea, ez du deus ikusterik haien nahiarekin; beraz, onena itzultzea da. Mexikorako bidaia aitzakiatzat hartuta, istorioa egiazki ikusleekiko bidaia bat da doluan barrena; bidaia bat zaurgarritasunetik indarrera, edo alderantziz ote da?
Deja un comentario