Liburuaren aurkezpena: “Vicente Madoz, el psiquiatra humanista. Lecciones de una vida”
2023ko irailak 26 | 19:30etan
Kultur Etxeko 13 Aretoa
- Zenbatekoa: Sarrera librea
Vicente Madoz eta Fermin Erbiti etorriko dira.
Liburu honek Fermin Erbiti kazetari eta idazleak azken hamarkadetan erreferentziazko psikiatra nafarra izan den Vicente Madozi egindako elkarrizketa zabal eta sakona eskaintzen du. Madozek bere bizitza eta bizipenak errepasatzen ditu, bai osasun mentalaren esparruan, bai konpromiso sozialean. Gainera, gizakiarentzat funtsezkoak diren gaiei buruzko hausnarketa interesgarriak eskaintzen dizkigu: zoriontasuna, heriotza, bikote-harremanak, hezkuntza, erlijioa… Liburuak ondo ezagutu duten eta Vicente Madozen erretratua osatzen duten hamar lagunen testigantza ere jasotzen du.
Deja un comentario