“Los Caciques”
2026ko maiatzak 3 | 20:00 h.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 5€ txarteldegian eta interneten
Testugilea: Carlos Arniches
Zuzendaria: Pedro Miguel Martínez
Interpreteak: Aurora Moneo, José Mari Asín, Marta Juániz, Fernando Ustarroz, Leire Ruiz, Maiken Beitia, Txori García, Iratxe García, Pablo Salaberri, Patxi Larrea, Pablo del Mundillo, Virginia Cervera
Herri txiki bateko indar biziek ustelkeria eta jauntxokeria dituzte bizibide, eta nahi duten guztia egiten dute. Halako batean, jakinik gobernuak ordezkari bat bidaliko duela udal kontuak ikuskatzeko, alkatea eta haren taldea erne jartzen dira. Dena den, beste bi lagun iristen dira lehenago, hots, gizon bat eta haren iloba, mutilak bere andregaia berreskuratu nahi baitu. Neska, berriz, alkatearen iloba da, eta mutilak abandonatu egin zuen, inolako azalpenik eman gabe. Osabak, bestalde, halako amodio-kontu labur baina sutsua izan zuen herriko emakume batekin. Batzuek eta besteek elkar topatu, ezagutu eta iragana gogoratuko dute. Horrez gain, herriko agintariek uste dute osaba gobernu ordezkari beldurgarria dela. Endredo ederra, zinez.
Deja un comentario