“Mammoth (Mammut)”
2019ko urtarrilak 30 | 19:00ak
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: Sarrera librea
Zine-foruma emakumea.
Urtea: 2009
Nazionalitatea: Suecia
Zuzendaria: Lukas Moodysson
Ez da gomendagarria 12 urtetik behekoentzat.
Filmak gaur egungo familiei buruzko hausnarketa egiten du, bai eta afektuak antolatzeko moduaz ere, familiako kideak distantziak bereizita bizi direnean; halaber, klase eta arraza pribilegioei buruzko gogoeta da. Leo eta Ellen New Yorken bizi dira. Alaba bat dute, Jackie. Alabak Gloriarekin pasatzen du denbora. Gloria emakume filipinarra da, eta bera bakarrik joan da AEBera lanera, amonaren zaintzapean gelditutako seme-alabei bizitza hobea eskaintzeko.
Zine-forumaren koordinatzailea María Castejón izanen da, Historian doktorea, idazlea eta blogaria. Aditua genero-errepresentazioetan, ikusentzunezkoetan.
Deja un comentario