
“Misoginia & Spoilers”
2025eko apirilak 27 | 20:00ak.
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: 5€ leihatilan eta Interneten
Inextremis.
Egile eta zuzendaria: Jose Padilla
Interpreteak: Leire Ruiz, Iratxe García, Txori García, Oier Zuñiga
Henrik Ibsen idazlearen “Hedda Gabler” lanaren bertsio libre hau originalaren izaera klasikotik urruntzen da gaur egungo garaira etortzeko. Originalean bezala, emakumeak harreman itogarrietan harrapaturik bizi dira. Emakumeak, izan ere, gizonen agindupean, gizonen kontrolpean daude, gizonen boterearen xedearen adierazpenik bortitzena emakumearen suntsiketa baita. Hori bai, gatazkak gaur egungoak dira, leku berera eramaten gaituzten arren. Istorio honetan ugaria da zitalkeria, ugariak estrategia ezkutuak, eta ospetsu izan nahia. Eta zenbat eta gehiago barneratu hartan, hainbat eta lausoagoa da pertsonaien eta interpreteen arteko marra.
Deja un comentario