“Muchos amigos negros”

2023ko abenduak 10 | 19:30ak

Foto evento
  • Zenbatekoa: 6€ leihatilan, 5€ Interneten

Ados Teatroa.

Egilea eta zuzendaritza: Garbi Losada
Musikagilea: Javier Asín
Interpreteak: Ramón Ibarra, Asier Hormaza, Asier Sota

Taberna bat ixteko zorian. Barnean, azkena zurrupatzen ari dira jabea eta haren adiskiderik onena. Oso lagunak dirudite. Bat-batean, galduta dabilen migrante batek atean jo eta mugikorra kargatzen uzteko eskatuko du, Londresen dagoen alabari deitzeko. Bi lagunek diote lagundu nahi dutela, baina ez diote migranteari ulertzen. Denbora igaro ahala, egoerak arrailak irekiko ditu adiskidantzan eta gatazka piztuko da. Gauaren amaieran, poliziari kontatuko dioten bertsioa klasiko bat da: migranteak ez zuen paperik, indarka sartu zen, eraso egin zien, ebatsi nahi zien. Haiek mesede bat egin nahi zioten, besterik ez. Hemen ez gara arrazistak…

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba