
Musika (jazza), audibisuala: “LUCIO, una reflexión escénica”
2022ko urriak 16 | 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: 6€ txarteldegian, 5€ interneten
Yerbabuena Produkzioak, The New Jazz Collective.
Testuaren egilea: Marco Bellizi eta Pilar Chozas
Musikaren egilea: The New Jazz Collective
Zuzendaritza: Martina Cabanas
Interpreteak: The New Jazz Collective: Juan de Diego, Marco Bellizzi tronpeta, Fredi Pelaez tronboia, hammond Hilario Rodeiro organoa, bateria.
Lucio jazz musika eta Lucio Urtubia anarkista nafarraren mezua uztartzen dituen muntaia eszenikoa da. The New Jazz Collective-k musika jarri dio Mikel Santos Belatz-ek «El Tesoro de Lucio» eleberri grafikoan sortutako irudiari. Proposamen abangoardista honek zuzeneko musika, ikus-entzunezko hizkuntza eta Lucioren beraren hitza uztartzen ditu. Hausnarketa artistiko moduko formatu berri bat, berarekin bizitzeko zortea izan zutenen maitasunetik eta errespetutik egindako irudiari merezitako omenaldia egiteko. Gizarteari eta egungo balioei buruzko hausnarketa.
Deja un comentario