
“Nahiak” kantata
2023ko urriak 28 - 2023ko urriak 29 | Larunbata: 20:00ak Igandea: 12:00ak eta 19:30ak
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: 10€ leihatilan eta interneten
Abesbatzak: Atarrabia Abesbatza, Coral San Andrés Abesbatza, Paz de Ziganda Helduen Abesbatza
Orkestra: Iruñeko Orkestra
Konposizioa eta musika-zuzendaria: Iñigo Casalí
Bakarlariak: Itxaso Moriones (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzosopranoa), Julen Jiménez (tenorrra), Sabino Pérez de Ciriza (baritonoa)
Lankidetzak: Hutsun Txalaparta (Anai Gambra, Mikel Urrutia), Igor Martínez (Txistularia eta albokaria)
Sarrerak salgai urriaren 13tik aurrera (ostirala), leihatilan 16:00etatik 21:00etara.
“Nahiak” kantataren ekoizpena eta estreinaldia Nafarroan. Musika koral eta instrumentala da, 3 abesbatzarekin, orkestra batekin eta herri instrumentuekin. “Nahiak” kantata Errenteriako Udalak Iñigo Casalíri egindako enkarguaren emaitza izan da herriaren sorreraren 700. urtemuga ospatzeko. Orain, Atarrabia Abesbatzak lana Nafarroan estreinatu nahi izan du bere XX. urtemugaren karira. Iñigo Casalí abesbatza
horretako musika-zuzendaria da. Testuak Iñigo Legorburuk onduak dira eta egungo gaiez mintzo dira, hala nola teknologiaz, naturaz eta migrazioaz, besteak beste. Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak interes sozialtzat jo du proiektu musikala eta MECNA zigilua eman dio. Egin zaitez mezenas!
Deja un comentario