“Perséfone”
2024ko abenduak 15 | 19:30ak.
Kultur Etxeko Antzokia
- Zenbatekoa: 6€ leihatilan eta interneten
Iluna Producciones.
Egilea eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandia
Interpreteak: Marta Juaniz, Ana Berrade, David Larrea, Miguel Goikoetxandia
Pertsefone grekoak bizimodu lasaia zeraman, harik eta Hadesek bahitu eta azpimundura eraman zuen arte. Gure Pertsefone, Silvia da. Hots, aitaren abusuak eta amaren isiltasuna etengabe pairatu dituen emakumea. Silvia, itxuraz, eroso eta zoriontsu bizi da, familia giro egonkorrean, senarrarekin eta alabarekin. Behin batean, ordea, haren bizitza hankaz goratuko duen zerbait gertatzen da, berriz ere azpimundura erorita. Silviari eginen diogu lagun infernuetarako jaitsiera horretan, indarkeriaz, abusuz, justiziaz eta mendekuz beteriko drama ilun honetan.
Deja un comentario