Pleibak – Bertso saio literarioa
2026ko irailak 17 | 20:00ak.
Lapikon, kale Nagusia 53
- Zenbatekoa: Sarrera librea
Testuekin eta gaiekin: Miren Amuriza
Musikan: Paule Bilbao «Arima»
Kantuan: Alaia Martin eta Saioa Alkaiza
Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko ditugu; testuetan oinarritutako gaiekin batzuk, aktualitateari lotuago egon daitezkeenekin beste batzuk. Paule Bilbao «Arima”ren musikaren laguntzaz, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan
Sinopsia: Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako goi-gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.
Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna Jonek eta Pollyk kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du nobelak, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eraikia.
Deja un comentario