
“Sin Pena y con Gloria”
2023ko urtarrilak 22 | 19:30etan
Kultur Etxeko Antzokia

- Zenbatekoa: 4€ txarteldegian, 3€ interneten
Viridiana Centro de Producción Teatral.
Egilea eta Zuzendaritza: Jesús Arbués
Interpretea: Laura de la Fuente
Telebistak ospea eman zion Gloria Fuertesi, oso atsegina zelako eta haurrendako idatzitako liburuengatik. Baina jende gehienak ez daki poeta bikain-bikaina dela.
“Sin pena y con Gloria” ikuskizunaren bidez haren bizitzara eta olerkietara hurbilduko gara, helduendako pentsatua. Ikuskizunak kontatuko digu Gloria esatera ausartu ez zen huraxe, baina haren
bertsoen bidez igarri genuena. Saio mingotsa eta samurra aldi berean. Emakume sakon bati buruzko lan xumea, umorez eta maitasunez betea. Ikuskizunak badu zerbait penatik, baina asko Gloriarengandik (Fuertes).
Deja un comentario