“The Primitals”

2018ko otsailak 18 | 20:00 h.

Kultur Etxeko Antzokia

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
  • Zenbatekoa: 6 € leihatila, 5 € internet

Jatorrizko ideia: Yllana, Primital Bros
Zuzendaritza: Joe O’Curneen
Interpreteak: Iñigo García, Pedro Herrero, Adrí Soto, Manu Pilas

Yllana eta Primital Bros batu egin dira a capelara egindako komedia musikal dibertigarri bat sortzeko. Gurea izan zitekeen planeta bateko lau aborigenek eszenatokia haiena dela aldarrikatuko dute, eta ikusleak konkistatzeko asmo irmoa erakutsiko dute -izan barre algaraka, izan aizkorakadaka-, baina betiere musikaren bitartez, espazio-denboran zehar egindako bidaietan esponjen modura jaso dituzten hamaika genero desberdinen bidez. Horren emaitza da “The Primitals”, apur bat disfuntzionala den tribu baten historia arraro eta surrealista aurkeztuko digute, barne gatazka, handitasun amets, desoreka mental eta milaka urteko farmakopeaz lagunduta.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba