“Turist (or not turist)”
2019ko azaroak 24 | 19:30etan
Kultur Etxeko Antzokia
- Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
- Zenbatekoa: 5 € leihatilan, 4 € interneten
Clownic.
Zuzendaritza: Enric Ases
Aktoreak: Carles Bigorra, Gerard Domènech, Edud Méndez
Turismo egitea arras gauza atsegingarria da eta, adituen arabera, lagungarria harmonia emozionalerako. Izan ere, urte osoa ematen dugu lanean 15 eguneko oporraldia gozatzeko. Ederki pentsatua dago, ezta? “Turist (or not turist)” arras ikuskizun irrigarria da turismo antolatuaren munduaz. Hitzik gabeko umorearen bidez, Clownicek egoera barregarri sorta bat proposatu du helburu bakar batekin: 10 segundoz behin ikusleengan irria eragiten segitzea! Clownic taldeak keinu-antzerki komikoa lantzen du. Ibilbide arrakastatsua egin du benetan. 18 urtez, Tricicleren bigarren konpainia izan da eta haren estilotik beretik elikatzen da bere ikuskizunak sortzeko.
Deja un comentario