Gastronomia
Atarrabiak ez du bertako gastronomia propiorik. Azpimarratzekoa dena da, Nafarroako osoko lehengaiek duten berezko kalitatea eta aniztasuna erabiltzen dituela; hala nola, barazki bikainak eta okela ezin hobea….
Hasteko, barazkiak ditugu (zainzuriak, pikilo-piperrak, orburuak, kukuluak, borraja edota kardua; eta potxak eta babak bezalako lekaleak. Gurean hain erroturik dagoen mikologiak sekulako opariak egiten dizkigu, hala nola, onddoak eta udaberriko zizak.
Ohitura handiko abeltzaintzak idiki, txahalki edota behiki gozoak eskaintzen dizkigu. Idi-txuleta edo sanferminetan hain ohikoa den zezenki erregosia edo arkumea txilindron eran edo txerrikumea bera, tripotxak edota txuri ta beltza ahaztu gabe. A zer nolako jakiak….
Arrainetan, berriz, Bidasoako amuarraina eta izokina narbarmenduko ditugu. Hauekin batera, makailua ajoarrieroan eta Kantauriko arrain ezin hobeak (legatza, bisigua eta antxoak) topatuko ditugu.
Gazta eta ardoetan, bere aldetik, ugaritasuna eta kalitatea aipatu behar.
Patxaran da herri honen nortasunaren ezaugarrietako bat. Narbarmentzekoa da, bere kalitatearengatik ospe handia duen “Basarana” patxarana.
Amaitzeko ezin da ahaztu, txistorra alde batetik eta Atarrabiako berezitasuna den rellenoa bestetik.
Deja un comentario