kaixo alkate: Jakin nahiko nuke , nola egiten den hondakin solidoen bilketa Atarrabian. zenbat tonelada jasotzen diren urtean, ze egunetan egiten den bilketa , olioaren bilketa noiz egiten den … Horrelako informazioa jasotzea, beharrezkoa dut lan bat egiteko, horregatik edozein informazio eskuratzea eskertuko nuke. Eskerrik asko. J.A.A. (07/12/2012)
Mankomunitatearekin harremanetan jarri naiz beraiek bait dira hondakinen biiketa egiten dutenak. Eskatutako datuak horaindik ez didate bidali. Iritzi bezain pronto toki honetan argitaratuko ditugu. Dena den, egokiena zuk beraiekin hitzegitea denez, ematen dizut arduradun baten telefonoa eta helbide elektronikoa: Aurelio Bidaurre du izena, telefonoa 689978001 eta abidaurre@mcp.es helbide elektronikoa. (12/12/2012)
Agindutakoa bete egin behar da. Hemen dituzu Mankomunitateak bidalitako datuak (26/12/2012):
Hondakin kopurua azaroan:
Etxebizitzak | Edukiontzi kopurua | Kiloak hilabetean | Bilketa kopurua | Kiloak egunean |
Organikoa eta gainerakoa | 81 | 218.439,99 | 30 | 7.281,33 |
Ontziak | 70 | 20.152,37 | 9 | 2.239,15 |
Papera | 76 | 26.954,08 | 13 | 2.073,39 |
Beira | 57 | |||
Industrialdea | Edukiontzi kopurua | Kiloak hilabetean | Bilketa kopurua | Kiloak egunean |
Ontziak | 21 | 14.942,30 | 13 | 1.149,41 |
Papera | 12 | 1.281,23 | 8 | 160,15 |
Beira | 2 | |||
Osotara | 12.903,44 |
Organikoen bilketaren aldizkakotasuna etxebizitzetan: 7 egun astean
Ontzien bilketaren aldizkakotasuna etxebizitzetan: 2 egun astean
Paperaren bilketaren aldizkakotasuna etxebizitzetan: 3 egun astean
Organikoen bilketaren aldizkakotasuna industrialdean: 3 egun astean
Paperaren bilketaren aldizkakotasuna industrialdean: 3 egun astean
Edukiontzien edukiera: 3.200 litro
Kalkulua era proportzionalean egiten da, datu zehatzik ez dugulako.
Azaroan talde mailan bildutako hondakin kopurua hartu eta taldeak dituen edukiontzi kopuruaren artean
zatitzen da eta, ondoren, herri mailan dagoen edukiontzi kopuruagatik biderkatzen da.
Hori hiru hondakin motatan egiten da: organikoa, papera eta ontziak
Beira kopuruaren datuak:
Azaroan 10.635 kilo bildu ziren eta urtarriletik azarora 186.580 kilo.
Deja un comentario