2026ko irailak 16

Gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina urriaren 13an hasiko da

Txertaketarako hitzordua online eskatu ahal izango da, osasun-karpetaren bidez, edo telefonoz, osasun-zentrora deituta

Foto noticia

GRIPEAREN ETA COVID-19AREN AURKAKO TXERTAKETARAKO XEDE-POPULAZIOA

  • 60 urteko edo gehiagoko pertsonak
  • Desgaitasun-zentroetako eta adinekoen egoitzetako barneratuak.
  • 60 urtetik beherako pertsona arriskutsuak
  • Haurdun dauden emakumeak haurdunaldiko edozein hiruhilekotan
  • Zentro eta establezimendu sanitarioetako eta soziosanitarioetako langileak
  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan, Suhiltzaileetan eta babes zibileko zerbitzuetan lan egiten duten pertsonak.

Nola eskatu hitzordua

Hitzordua bi modalitateren bidez eskatu ahal izango da:

  • Lehentasunez, Osasun Karpeta Pertsonalaren bidez.
  • Osasun-zentroko aurretiko hitzorduaren telefonora deituz (948 33 50 75, 10:00etatik 15:00etara).

Hilabete hauetan erabiltzaileen kopurua asko handitzen denez, garrantzitsua da ahal den neurrian osasun-karpeta bakoitzeko hitzordua hartzea eta 8 eta 9 ordu bitartean osasun-zentrora ez deitzea lineak ez kolapsatzeko.

Ohar garrantzitsua: txertoetarako, alboko atetik sartu behar  da, Karrobide eta Ezkaba kaleen artean. Ate hori txertaketa kanpainan bakarrik egonen da zabalik.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba