Eskainitako ikastaroak eta tailerrak
Zerrenda PDF formatoan
Informazioa
Oharrak
- Ikastaro hauen programak pertsona interesatuen eskura daude Kultur Etxean.
- Ikastaroak Atarrabian erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduak daude. Herrian erroldaturik ez daudenek izena eman ahalko dute matrikula epea amaituta, plaza librerik geratzen bada.
- Plazak izenemate hurrenkerari hertsiki jarraiki emanen dira.
Izenemateak
Atarrabian erroldatuak: ekainaren 4tik 26ra, telefonoz edo online moduan.
- Telefonoa: 948 012 012, 08:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.
- Online: esteka honen bidez
Izena emateko beharrezko datuak hurrengoak dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina, NAN-a, kreditu-txartelaren zenbakia eta honen iraungitze-data.
Atarrabian erroldaturik ez dauden pertsonak: irailaren 1etik 4ra, Kultur Etxean, 16etatik 21etara. Izen-emateak ezingo dira telefonoz egin.
Ordainketa era
Izen ematea egitean kurtsoaren kostea kreditu-txartelean kargatuko da.
Matrikula
| Ikastaroak |
Atarrabian erroldaturikoak |
Atarrabian ez erroldaturikoak |
| Irakurketa tailerra |
Doan |
Doan |
| Ez izan beldurrik poesiari |
53 € |
63 € |
| Argazkia Smartphonerekin eta lotutako app-ekin |
35 € |
45 € |
| Ingelesa bidaiarientzako |
91 € |
101 € |
| Historiaren istorioak. Nafarroa II |
49 € |
59 € |
| Rockaren eta pop musikaren historia |
91 € |
101 € |
| Euskal Dantzak |
69 € |
79 € |
| Marrazkia: teknikak |
105 € |
115 € |
| Marrazkia: arkatzez egindako erretratua |
105 € |
115 € |
| Olio-pintura |
142 € |
152 € |
| Eskulanak |
142 € |
152 € |
| Zura lantzea |
142 € |
152 € |
Itzulpenak
- Izen ematearen prezioa kurtsoa bertan behera geratzen bada edota atzeratzen bada itzuliko da.
- Plazen %75-a betetzen ez bada, kurtsoa behertan bera edo atzeratua geratuko da.
Deja un comentario