Trinitatearen Basilika (Arre)

Ezkabarteren udal-eremuan egon arren, baseliza hau Atarrabiari oso lotua egon da, gure herriaren eskuerapean oker ipini bada ere. Bere adbokazioak, Trinitate Santuak, oraindik gaur ere debozio handia sortzen du Iruñerriko eta inguruko eskualdeetako biztanleengan. santutegiak sendatzeko bertuteak zituela uste baitzen.

Entzutetsuak izan ziren ere bertako feriak eta honen eskuerari buruzko auziak, Arre, Atarrabia eta Uharteren artean.

Erromanikoaren garaiko eraikuntza honi begira XII. edo XIII. mendekoa izan daitekeela pentsatzen da. Basilika —ekialdetik mendebaldera orientaturik— garai ezberdinetan izan da berritua eta handitua. gaur egun komunitate erlijioso batek zuzentzen du eta erromesentzako ospitale zerbitzua eskaintzen du.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba