Udaltzaingoa
Atarrabiako Udaltzaingoa
Identifikazio datuak
Atarrabiako Udaltzaingoa hiritarrentzako zerbitzua da, hiritar-segurtasunaren babesa lortzea eta egungo legeria eta udal ordenantzak bete daitezen helburu duena. Bere nahia da, prebentzioaren eta sorospenaren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.
HeHaBren helburuak
Nahi dugun Udaltzaingoa eraginkorra, gertukoa eta aldaketei eta irakaspenei irekia izanen da. Gainera, segurtasunaren eta babesaren arloetan dituen beharrei erantzungo die, hau guztia, herritarrekiko zuzeneko harremanaren bitartez.
Ematen diren zerbitzuak
Atarrabiako Udaltzaingoak ondoko zerbitzuak ematen ditu:
Zerbitzu orokorrak eta herritarrari laguntzekoak:
• Informazioa
• Objektu galduak
• Instalazioak ireki eta itxi
Prebentzioa eta herritarren segurtasuna:
• Herrian barna patruilatu delituzko ekintzak prebenitzeko
• Esku-hartzea erasoetan eta ekintza bandalikoetan …
• Elkarlana beste poliziekin
• Ospakizunen kontrola
• Udal agintariei babesa eta laguntza eman
• Udaletxerako sarreren kontrola
• Bide-segurtasunaren aurkako eta arau-hauste administratiboak salatu
• Aktibitateen ordutegia kontrolatu
• Liskar pribatuak konpontzeko bitartekaritza lana egin
Polizia judiziala:
• Salaketak jaso ekintza penalen eta ikerketengatik, dituen eskumenen barruan.
• Genero Indarkeriaren biktimei laguntza eman
Trafikoa eta mugikortasuna:
• Trafikoa antolatu eta arautu.
• Trafikoa antolatu ikastetxeetako sarbidetan
• Trafiko istripuen argiketak bideratu.
• Hainbat ospakizunetako ibilbideen seinaleztapena eta antolaketa planifikatu.
• Ibilgailuak kaleetatik erretiratu
• Abandonatutako ibilgailuen espedienteak bideratu.
• Bide-segurtasuneko kanpainak egin
Administrazio izapideak:
• Espazio-erreserben, pasabideen, obra-baimenen… kontrola
• Mugikortasuna mugatua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkatze-txartelak ematea
• Mugikortasunarekiko espedienteak
• Txakur arriskutsuen baimenak
• Zehapen-espedienteak kudeatu (trafikoa, ordenantzak)
• Tasak eta isunak kobratu
• Administrazioaren jakinarazpenak herritarrei eman (epai-zitazioak eta beste administrazioetako isunak)
Babes zibila:
• Pertsonei laguntza eman istripuetan, hondamendietan…
Zerbitzuen Karta
Udaltzaingoen Zerbitzuen Karta
Konpromisoen betetzeari buruzko txostena: 2017. urtea
Emandako zerbitzuei buruzko txostena: 2017. urtea
Non gaude?
Kale Nagusia 22
31610 Atarrabia (Nafarroa)
Telefonoak: 948 136 390 (08:30etatik 14:30etara), 608 973 030 (24 orduz) eta 900 700 092 (finkoetarako bakarrik)
Faxa: 948 136 070
Helbide elektronikoa: admonpolicia@villava.es
Web orria: https://www.villava.es
Jendearentzako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30ak arte.
Eskabideak, abisuak, kexak edo iradokizunak jasotzeko moduak:
– Jendeaurrean, ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30ak arte
– Telefonoz, 948 136 390 (08:30etatik 14:30etara), 608 973 030 (24 orduz) eta 900 700 092 (finkoetarako bakarrik)
– admonpolicia@villava.es helbide elektronikoaren bitartez