Dirigido a:
Alcalde
06-04-2019
Egun on! Lehenik eta behin, zorionak udaletik egiten duzuen lanarengatik eta , gehienbat, praktikara eramaten duzuen kudeaketa gardenarengatik.Nagusi kalean bizi naiz eta askotan pairatu behar izaten ditut Papelera lantegira sartzen diren kamioiek sortzen dituzten ataskoak eta egunero askatzen duen usain desatsegina. Gaur egun ez da oso bidezkoa horrelako lantegi handi bat etxez eta bizilagunez inguratuta dagoen zonalde batean mantentzea: benetan deserosoa dela bizilagunentzat eta herriaren irudi desatsegina ematen du.Honetaz gain, aparkatzeko arazoa benetan larria da, Arrerako bidean , ezkerraldean multak jartzen hasi direnetik, batez ere. Irtenbide bat bilatu beharko dela uste dugu bizilagun gehienek.Mila esker
23-04-2019
Fabrikari dagokionez, guk ere eragozpen asko ikusten dizkiogu baina gaur egun lizentzia eta baimen guztiak indarrean ditu eta ondorioz, ezer gutxi egin daiteke. Guk ere uste dugu hobe legokeela beste toki batean baina mugitzeko erabakia eta eskumena ez da gurea. Bestalde, badakit aipatzen duzun inguru horretan aparkatzea ez dela batere erraza. Buelta batzuk eman dizkiogu gaiari eta ez dugu oso argi ikusi nola bideratu. Bere garaian udaltzain buruarekin inguru hori begiratzen egon ginen eta eszenario ezberdinak aztertu genituen; Hirigoien kalea igotzeko bakarrik ezarri eta kotxe guztiak baterian jarri; aipatzen duzun zonaldean espazio gehiago bilatu; espaloian aparkatzen utzi, etab. Aukera guztietan irabazten genuen espazioa oso txikia zen eta eragozpen asko ikusten genizkion. Aukerarik hoberena Arre aldera doan errepide horretan aparkatu ahal izatea litzateke. Gaur egun ez dugu aukera hori oso posible ikusten Arreko kontzejuak duen jarrera ikusita baina, legealdi aldaketan gaudela, laster eskaintza bat egin nahi diegu espazio hori aprobetxatu ahal izateko. Dena den, informazio edota proposamen gehiago egin nahi badituzu udaletxera deitu eta hitz egingo dugu.
Ongi izan!
Deja un comentario