Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Alkate jauna, pasa den ekainak 9-ko uholdeetan urak autoa «eraman» zigun. Kalte handiak jasan ditu eta indemnizazioa jasotzeko tramiteetan gabiltza. Dena dela, kezka batekin gelditu ginen eta, egia jakin dezazun, gertatu zena kontatuko dizugu; Egun horretan kotxea Martiketen zegoen aparkaturik eta gu Atarrabiatik 50 Kilometrotara aurkitzen ginen. Guri udaltzaingoak ez zigun abisurik eman, ezta beste inongo zerbitzuk ere, bestela segituan etorriko ginen. Berriz diot, ez telefono mugikorretan ez fijoan ere ez genuen deirik ezta mezurik ere jaso. J.B. (2/7/2013)

Respuestas Alcalde

Udaltzainek badituzte Martiket eta Ulzama auzoetan bizi diren auzokide batzuen telefonoak eta horiei abisua egin zitzaien. Beste kasu batzuetan matrikula ikusita ahal badute bilatzen dute jabeen telefonoa eta abisatu. Suposatzen dut bigarren talde horretan egongo zarela eta Udaltzainek ez zuten zurekin harremanetan jartzeko modurik aurkituko. (5/7/2013)

Deja un comentario



Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.