Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko Atarrabiako Udalaren Adierazpen Instituzionala
Erasorik ez, erantzunik gabe
Atarrabian erroldatutako 18 urtetik gorako edozein pertsonak, edo emantzipatutako adingabek, ezkontza zibila eskatu ahal izango du.
Bi prozedura mota ezartzen dira:
Atarrabiako Udalean ezkontza zibila egitea eskatzeko, beharrezkoa da ezkontideetako bat gutxienez udalerrian erroldatuta egotea. Espedientea Atarrabiako Bake Epaitegian izapidetu da.
Ezkontza arruntak egunero egiten dira, goizez eta arratsaldez, igande eta jaiegunetan izan ezik. Zuzeneko musika, argazkiak, dantza edo irakurketak bezalako elementuak gehitu ahal izango dira, eta horien antolaketa ezkontzen diren pertsonen edota senide edo hurbilekoen ardurapean egongo da.
Ohiko ospakizunen lehendakaritza, ahal bada, ezkontideen berariazko eskaerei erantzunez esleituko da. Ezkontza azkarrak direnean, Alkatetzaren erabakiz ezarriko dira ospakizunak egiten dituzten pertsonak, berariazko eskuordetza duten zinegotzien artean.
Prozedura azkarraren bidez izapidetzen diren ezkontzen kasuan, hau da, egintza publikorik behar ez duten eskabideen kasuan, izapide hori egiteko ezarritako egunak hilabete bakoitzeko lehen ostirala izango da, salbu eta egun horiek jaiegun batekin edo gerora sortutako inguruabarrekin bat badatoz; horretarako, hurrengo ostiral baliodunean gaituko dira. 13:00etatik 14:00etara bitartean egingo dira, 15 minutuko aldietan.
Erasorik ez, erantzunik gabe
Izen emateak irailaren 25etik urriaren 14ra, 948 012 012 telefonoan
Izen emateak irailaren 15tik 28ra, 948 130 734 / 660 437 510 telefonoetara deituz (Gizarte Zerbitzua)
Deja un comentario