2026ko irailak 18

Nerabeekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako tailerra: Biografiak josten, gazteen sexualitatean bidelagun

Izen emateak irailaren 28tik urriaren 8ra, 948 012 012 telefonora deituz edo udalaren webgunearen bidez

Foto noticia

HELBURUAK

  • Sexu-aniztasunaren ulermena sustatzeko tresnak eta hausnarketak eskaini.
  • Profesionalen ezagutzak partekatzeko espazioa sortu eta hauek zabaldu.
  • Aniztasuna eta errespetua oinarri duten ekintzak edota baliabideak hurbildu.

GAIAK

Sexua, sexualitatea, biografia, desiraren orientazioa, generoa, harremanak, identitatea, etb. Garrantzitsua deritzogu izateko, desiratzeko eta maitatzeko dauden modu anitzetaz solastea eta horretarako ezinbestekoa da gai honetan trebatu, landu, ikasi eta formatzea.

METODOLOGIA

Saio presentzialak eskaintzen ditugu parte-hartzea errazteko asmoz. Talde animazioa izanen da saioen metodologiaren oinarri.

Taldean interesaturik dauden ideiak jarri dira dantzan eta tailerra galderen bidez bideratua izanen da batez ere pertsonen ahalmenak indartuz eta hausnarketetara iritsiz.

Egoera posibleak eta adibideekin lan egiten dugu kasu praktikoak erabiliz, egoera ezberdinak ulertzeko helburuarekin.

Teknika honen bidez parte hartzea sustatu eta gogoetak partekatzeko giroa sortzen da marko teorikoan oinarrituta.

IRAUPENA

Urriak 14, 16 eta 21. 10etatik 13etara

LEKUA

Atarrabiako Gaztelekua

Info +: juventud@villava.es/948355970/662031673/Facebook/Instagram/Tik Tok

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba