2026ko irailak 9

Euskara ikasteagatiko dirulaguntza deialdia

Eskaerak aurkezteko epea: Herritarrak Hartzeko Bulegoan, urriaren 26tik azaroaren 13ra arte

Foto noticia

2025eko irailetik 2026ko irailera bitartean egindako ikastaro estentsiboak, trinkoak edo barnetegiak diruz lagunduko dira. Autoikaskuntzako ikastaroen edo klase partikularren kasuan, Udalak eskaeren bideragarritasuna aztertuko du, kasu bakoitzaren eta aurrekontu-partidaren arabera.

Deialdiaren oinarriak

Euskara ikasteko laguntza eskatu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

a) 16 urtetik gorakoak izatea.
b) Atarrabian erroldatuta egotea (ikastaroa amaitzen den egunean erroldatuta jarraitu beharko du diru-laguntza jaso ahal izateko).

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu administrazio publikoren bateko langileak izanik berariazko euskalduntze-planetan sartuta dauden Atarrabiako langileek.

Honako dokumentazio hau eskatzen da:

  • Eskabide orokorra bete (eredua deskargatu)
  • Ikastaroa antolatzen duen erakundearen ziurtagiria. Bertan, ikastaroaren baldintzak zehaztuko dira: iraupen-datak, maila, ordu kopurua, bertaratzea eta ikastaroaren kostua.
  • Matrikularen ordainagiria (banketxeak emana), matrikularen % 100 ordainduta duela.
  • Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntzetan eskabidea aurkeztu izanaren agiria.
  • Dirulaguntza sartu nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba