Ongizate emozionaleko zikloa
Izen emateak irailaren 25etik urriaren 14ra, 948 012 012 telefonoan
Irailaren 8an Burlatako emakume batek Atarrabian jasandako sexu-erasoaren aurrean, Atarrabiako Udalak, Burlatako Udalarekin batera, irmoki gaitzesten dugu sexu-eraso larri hori, eta erabateko babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu erasoa jasan duen emakumeari eta haren inguruneari, horrekin batera, errespetu osoa adieraziz haien eskubideak eta intimitatea zaintzeari. Burlata Udalaren kasuan, “Burlatako udalerrian genero indarkeria eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko erakundeen arteko koordinaziorako tokiko I. Protokoloa” jarraitzen ari da, eta, horren bidez, Udalak dituen baliabide guztiak jarri dira emakumearen eskura. Atarrabiako Udalaren kasuan, “Atarrabian emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean koordinatuta jarduteko II. Protokoloa” aplikatzen ari da, eta Udalak dituen baliabide guztiak jarri dira emakumearen eskura.
Hala ere, eraso hori ezin da ulertu gertaera bakan edo salbuespenezko gisa. Emakumeen aurkako indarkeriaren testuinguruan kokatu behar da, gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen eta islarik basatiena den aldetik.
Beraz, orain arte egin den modura, Atarrabiako Udalak, Burlatako Udalarekin batera, emakumeen aurkako eraso sexista eta sexual oro gaitzesten jarraituko dugu, eta lanean jarraituko da, tokiko
elkarte eta eragileekin lankidetzan, berdintasunezko gizarte bat lortzeko eta emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izateko.
Eraso sexisten aurkako borrokarekin dugun konpromiso irmoa berresten dugu, eta emakumeentzako herri aske baten alde egiten dugu, emakumeen berdintasun erreala lortzeko lanean jarraitzen dugularik, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurka amaitzeko zalantzarik gabeko bide gisa.
Era berean, Atarrabiako eta Burlatako Udalek bat egiten dute Atarrabiako Mugimendu Feministak irailaren 23an 20:00etan Udaletxe plazan deitu duen mobilizazioekin. Burlatako elkarte eta talde hauek ere deialdi honen alde agertu dira: Burlatako Emakumeen Elkartea, Clara Campoamor Elkartea, Burlatako Emakumeen Etxeko Elkartea eta Burlatako Talde Feminista.
Herritarrak gonbidatzen ditugu horietan parte har dezaten eta indarkeria matxistaren eta eraso sexisten aurrean aktiboki ager daitezen.
Izen emateak irailaren 25etik urriaren 14ra, 948 012 012 telefonoan
Izen emateak irailaren 15tik 28ra, 948 130 734 / 660 437 510 telefonoetara deituz (Gizarte Zerbitzua)
Txertaketarako hitzordua online eskatu ahal izango da, osasun-karpetaren bidez, edo telefonoz, osasun-zentrora deituta
Deja un comentario