2021eko maiatzak 11

Abiadura-muga berriak herri barruko bideetan

Atarrabiak araudi berrira egokituta denbora darama dagoeneko

Foto noticia

Gaur jarriko dira indarrean abiadura-muga berriak Espainiako herri barruko bideetan eta zeharbideetan.

Hona hemen muga berriak:

  • Galtzadaren eta espaloiaren arteko altuera-diferentziarik gabeko bideetan (plataforma bakarra), muga 20 km/h da.
  • Zirkulazioaren noranzko bakoitzeko errei bakarra duten bideetan, 30 km/h.
  • Bi errei edo gehiago dituzten bideetan, zirkulazioaren noranzko bakoitzeko, 50 km/h.

Aldaketa horien helburua da hiri-eredu berri baterantz aurrera egitea, bidearen erabiltzaileen arteko bizikidetza hobetzea eta hiri-eremuan gertatzen diren heriotzen kopurua murriztea. Adituen arabera, hirian abiadura 50 km/h-tik 30 km/h-ra murrizteak bost aldiz gutxitzen du harrapaketa baten ondorioz hiltzeko arriskua.

NOTICIAS RELACIONADAS

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba