Belate Servicios Integrales, S.L.

Konfiantzazko erreformak, ganorazko lanen bidez eta profesionalek eginak.

BELATE mota guztietako berrikuntzetan espezializatutako enpresa da, hala nola, etxebizitzen eraberritze integraletan eta eraberritze txikietan, bulego eta lokalen eraberritzeetan eta zaharberritze- eta mantentze-zerbitzuetan.

Etxebizitzak

Etxebizitzen edo banakako estantzien eraberritze integrala. Pertsona bakoitzak bere bizitzaren denboraren zati handi bat igarotzen du etxean; horregatik, diseinuak, funtzionaltasunak eta xehetasun txikiek garrantzi handia dute etxea apaindu eta girotzeko orduan, etxebizitza osoa edo estantzia bat bakarrik eraberritu nahi bada ere.
Belate Servicios enpresan zure aurrekontura egokitzen gara lehen kalitateko materialekin. Saldu ondoko zerbitzua eskaintzen dugu, eta bertan gure obra guztiak bermatzen ditugu. Zure beharretara egokitutako partida zehatzak dituen proiektu bat aurkezten dizugu.

Proiektuak

Proiektuen idazketa eta zuzendaritza teknikoa. Giltza eskura proiektuak.
Belate Servicios enpresak lokal edo nabe batean negozio edo jarduera bat abian jartzeko beharrezkoak diren proiektuak eta/edo izapideak egiten ditu, bai eta lokalak irekitzeko baimena, jarduera sailkatuko proiektuak, erantzuleen adierazpenak eta obra txikietako proiektuak izapidetzeko ere. Bezeroak proposatzen eta bilatzen duen lokal berriaren diseinua eta eraikin-banaketa ditugu abiapuntu.

Mantentze-lan zuzentzailea

Mantentze-lan zuzentzaileak egiteko, egituran kalterik eragiten ez duten higiezinetako elementuak konpondu behar dira aldian-aldian edo noizean behin. Kalte estetikoez edo etxebizitzaren funtzionaltasunez ari gara. Zerbitzu mota hori aseguru-etxeei, partikularrei eta sektore publikoko jabeei eskaintzen zaie (NASUVINSA, udalak).

Besteak beste, konponketa txikiak egin ditugu (txorrotak eta pertsianak aldatzeen ditugu, logelak margotzen, eta abar), alokairuko etxebizitzak egokitu ditugu maizterren aldaketetarako, eta egoera ezin hobean utzi ditugu, egin beharreko konponketa guztiak egin ondoren.

Ostalaritza

Ostalaritzako negozioetarako lokalak egokitzea eta eraberritzea.
Ostalaritzako lokal batek irisgarritasunari eta ebakuazioari buruzko araudia betetzeko baldintza egokiak izan behar ditu, baita ke-irteeren baldintzak ere, jardueraren ezaugarrien arabera beharrezkoa izanez gero. Belate Servicios enpresak, bezeroarekin batera, lokal hori erosi edo alokatu aurreko baldintza horiek guztiak aztertzen ditugu. Proiektuari ekin aurretik udal-agintaritzari kontsulta egin behar bazaio, behar bezain azkar egingo da, proiektuaren erritmoa ez atzeratzeko.
Azken urteotan, Belate Servicios sektore horretan espezializatu da, haren problematika ezagutzen dugulako eta kaudimenez, eraginkortasunez eta azkar konpontzen dugulako, betiere kokapenaren arabera dagoen araudiarekin bat.

Volver arriba