Grupo Basarana Las Cadenas

1872tik artisau-langintzarako lehengairik onenak aukeratzen.

Pablo Esparza Velazquez de Carvajalek sortu zuen gure enpresa Faltzesen 1872an. Nafarroako Erriberak  1885ean pairatu zuen kolera izurritea dela kausa, gure herenaitonak Atarrabiara lekualdatzea erabaki zuen.

Gure Anisak Pablo Esparza zuen izena. 1920a arte ez ginen hasi horren gurea den produktua “Anís Las Cadenas” izenarekin etiketatzen. Izendapen hau kontsumitzaileek erabili zuten gu baino lehenago. Batzuk bestei zera esaten zioten: “Kateen Bidegurutzean (Cruce de Las Cadenas) egiten duten anis hau, zeinen gozoa den”. Esan beharra dago gure enpresa kokatua dagoen ertzean kate batzuk zeudela, Frantzia eta Agoitz aldera zihoazen merkantzia guztiak igarotzen ziren tokian alegia.

1940an Bodegas Navarras erosi genuen eta Ezkaba Xanpaina merkaturatzen hasi ginen, atarrabiarrek hainbeste maite eta horren gerftu duten mendia alegia.

1972an Patxarana egiten hasi ginen. Basarana Patxaranak harrotasunez daramatza Atarrabiako, Esparzatarrena eta Nafarroakoa armarriak bere etiketan.

Harrezkero, beste produktu asko merkaturatu ditugu: Esparza fruta-likoreak, Basaran-likorea, Uxualak …. Eta gure azken produktuak, hauek: Mariette TxupiKola eta Mariette TxupiRosa. Bi likore leun, gozo eta erakargarri.

Laster beteko ditugu 150 urte. Horietatik 135 Atarrabian izan dira. Nafarroako udalerririk txikiena, baina handiena bertako biztanleei esker.

Volver arriba