Hautaketa-prozesuak oposizio-fase bat eta lehiaketa-fase bat izango ditu.
Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen denean adieraziko da proba egiteko eguna, tokia eta ordua.
Oposizio-fasean proba teoriko-praktiko bat egingo da, lanpostuaren funtzioei buruzkoa, eta honako gai hauei buruzkoa izango da:
- Administrazio publikoen administrazio-prozedura
- Administrazioa eta finantzak: dokumentazioaren kudeaketa, kontabilitatea eta fiskalitatea
- Bulegotika-tresnak maneiatzea: Windows eta Office
- Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta
- Atarrabiako Udalean aplikatu beharreko emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko legeria (Udala/Zerbitzuak/Berdintasuna/Erreferentziako dokumentuak estekaren bidez kontsulta daiteke tokiko araudia)
Probaren gehieneko puntuazioa 90 puntukoa izango da, eta gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten pertsonak baztertuta geratuko dira.
Puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, epaimahai kalifikatzaileak horretarako egindako zozketa bidez ebatziko da.
Proba deialdi bakarraren bidez egingo da. Izangaiek NANa eraman beharko dute, behar bezala egiazta dezaten, eta iragarritako egun, ordu eta lekuetan aurkezten ez direnak kanpoan geratuko dira, edozein arrazoi dela medio.
Lehiaketa-fasean, deialdiko epaimahaiak euskararen ezagutza merezimendu kualifikatu gisa baloratuko du, eta 10 puntu lortuko dituzte, gehienez, C1 maila (ahozkoa) eta B2 maila (idatzia) egiaztatzen dutenek, hizkuntzetarako erreferentziazko Europako esparru komunean ezarritakoen artean.
Alegatutako merezimenduak agiri bidez frogatu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten den unean. Une horretan aurkeztu ez diren merezimenduak ez aurkeztutzat joko dira ondorio guztietarako.
Hizkuntza Eskolako Gaitasun Agiria, EGA edo baliokidea duten hautagaiek gehienezko puntuazioa lortuko dute. Hizkuntza Eskolako ikastaroak edo zikloak gainditu izanaren ziurtagiria edo Nafarroako Gobernuak antolatutakoen “urrats” ziurtagiria aurkezten duten izangaiek puntuazio proportzionala lortuko dute. Ez dira onartuko azterketa-orriak, ezta ofizialak ez diren ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere.
Ariketaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du, puntuazioaren arabera ordenatuta, eta izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak batuko ditu. Zerrenda hori alkateari helaraziko dio, hautaketa-prozesuko espediente osoarekin batera.
Izangaien deialdia Atarrabiako Udalak 2016ko ekainaren 28ko bilkuran onartutako “Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauetan” aurreikusitakoaren arabera egingo da.