Dirulaguntza deialdia, Atarrabiako Haur, Lehen eta Biga-rren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Aita-amen Elkarteentzako
1. XEDEA
Deialdi honen xedea da, herriko Ikasleen Aita eta Amen Elkarteentzako dirulaguntzen emate-araudia finkatzea, Ikastetxeetako Hezkuntza-lanetan ikasleen Aita-amen Elkarteen partehartzea sustatzeko helburuarekin, eta hezkuntza komunitateari eta herriko gainerako pertsonei zuzendutako aipatu Elkarteek antolatzen dituzten formazio- kultura- arte- eta kirol-ekimenei eta aktibitateei laguntza ematea.
2. AURREKONTUKO SAILA ETA DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2.1. Diru-laguntza hauek 3232 4890050 Atarrabiako Udalaren 2018. urteko Gastuen Aurrekontuko “Aita-amen Elkarteentzako Diru-laguntza” izeneko aurrekontu-sailari lotuko zaizkio.
2.2 Laguntzaren zenbatekoak ezinen du onarturiko aurrekontuaren %70a gainditu.
3. BETEBEHARRAK
3.1 Laguntza hauen onuradunek ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:
2017ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eraturiko Erakundea izatea eta Atarrabiako Udalaren Erakundeen Erregistroan izena emana izatea.
Egoitza soziala eta fiskala Atarrabian izatea
3.2 Ezinen dira erakunde onuradunak izan Diru-laguntzen gaineko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14. artikuluko 2 eta 3 ataletan ezarritako egoeraren batek eragiten dieten erakundeak.
4. ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA
Eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 16an, 14:30etan, amaitzen da.
Eskaerak Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoko Erregistroan aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 22).
5. DOKUMENTAZIOA
Deialdi honen baitako laguntzak jaso nahi dituzten Elkarteek segidako agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskaera orria behar bezala betea, I. Eranskineko ereduari jarraiki. Honi, Ikastetxeko Eskola Kontseiluko Presidentearen dagokion agiria erantsi beharko zaio.
2017. urteko aktibitateen egitaraua, II. Eranskineko ereduari jarraiki eta dagokien fakturen fotokopia konpultsatuak.
Ikastetxeko Idazkariak luzatutako ziurtagiria, 2015-16 ikasturterako Ikastetxean matrikulaturiko Atarrabian erroldaturiko haurren Zerrendarena.
6. ESLEIPENA ETA BALORAZIOA
Batzorde ebaluatzaile batek, aurkezturiko eskaerak aztertu eta subentzio-emate proposamena helaraziko du. Batzorde honek, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, bi hilabeteko epea du bere proposamena lantzeko.
Batzorde ebaluatzailea ondoko kideez osatuko da-.
-Batzordeburua: Hezkuntza Batzordeko Zinegotzi Presidentea.
-Batzordekideak: Hezkuntza Batzordeko Zinegotziak.
– Idazkaria: Udaletxeko Kultura Teknikaria.
Elkarte eskatzaile bakoitzari eman beharreko dirulaguntza kopurua esleitzerakoan, Batzordeak segidako irizpideak hartuko ditu kontuan:
Guztiaren %20, onarturiko eskaeren artean hainbanatuta.
Guztiaren %25, Ikastetxe bakoitzak dituen herriko ikasle-kopuruaren arabera.
Guztiaren %15, Ikastetxe bakoitzean ekonomikoki gutxietsiak dauden familietako ikasle-kopuruaren arabera, Atarrabiako Udalaren Gizarte Zerbitzuak emango dituzten datuak kontuan artuta.
Guztiaren %40, Elkarte bakoitzak Deialdi honetako 6. oinarrian ezarritakoari jarraiki antolatzen dituen aktibitateak kontuan hartuta emango da.
7. DIRU-LAGUNTZA JASO AHAL DUTEN JARDUERAK
Elkarteek ondoko motatako aktibitateak aurkez ditzakete dirulaguntza jaso ahal izateko: izaera hezitzailea dutenak (ikastaroak, hitzaldiak, jardunaldiak eta antzekoak), izaera artistiko kulturala dutenak (antzerkia, musika, dantza, zinea, irakurketaren sustatzea, arte plastikoak, folklorea eta antzekoak) kirol izaera dutenak eta partehartzea sustatzen dutenak eta Elkarteek antolatu eta Elkarteko kideei eta hezkuntza komunitateko gainerako kideei zuzendurikoak.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, deialdiaren xedearekin bat egiten ez dutelako, ondoko aktibitateak:
Jai giroko aktibitateak.
Hezkuntza formaleko eskola arautuak ezartzea eskatzen duten aktibitateak.
Ikasketa bidaiak, kanpaldiak eta egun batetik gorako iraupena duten aktibitateak.
Ikastetxeetan burutzekoak diren Eskolaz Kanpoko aktibitateak eta aktibitate osagarriak egiteko Dirulaguntzak emateko Deialdira aurkezturiko Eskola Kontseiluak edota Irakasleek antolaturiko aktibitateak.
Atzerriko hizkuntzekin loturiko eskolaz kanpoko aktibitateak eta aktibitate osagarriak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak hauentzako laguntza espezifikoa baitu.
Beste Erakunde Publiko batek osotasunean edota %60 arte diruz lagunduriko aktibitateak.
Hamaiketakoak edota mokadutxoak, txokolatadak, bazkariak eta antzekoak.
8. ERABAKIA
Eskaeren ebazpena Alkateak gauzatuko du, Batzorde Ebaluatzailearen proposamena ikusi ondoren.
Eskatzaileei, Deialdiaren erabakiaren eta dirulaguntza izango duten aktibitateen berri emanen zaie.
Dirulaguntzak Elkarte eskatzailearen aktibitate edo egitarauen gastuek sorturiko defizitari aurre egiteko zuzenduko dira.
Dirulaguntzaren onuradunek honen emate-ebazpenaren jakinerazpenarekin batera jasoko dute dirulaguntzaren %60a. Gainerako %40a egindako aktibitateen memoriaren balorazioa egiterakoan.
9. BETEBEHARRAK
Erakunde onuradunek ondoko betebeharrak izanen dituzte:
Diruz lagunduriko proiektuen egiaztapena edozein unetan onartzea.
Diruz lagunduriko aktibitate eta egitarauetan argi eta garbi azalduko da Atarrabiako Udalaren Hezkuntza Batzordearen laguntzaren berri emanen da. Horretarako Udalaren logotipo ofiziala erabiliko da.
Diruz lagunduriko aktibitateen publizitatea gazteleraz eta euskaraz egin beharko da.
Emaniko dirulaguntzaren erabilera justifikatuko duen buruturiko aktibitateen memoria aurkeztuko da Udaleko Herritarrak hartzeko Bulegoaren erregistroan 2018.urteko otsailaren 16a baino lehen. Horretarako bere garaian eskuratuko ahal den eredua erabiliko da eta egindako aktibitateen publizitatearen kopiak erantsi beharko dira.
Dirulaguntzaren gastua jatorrizko fakturen fotokopien bidez justifikatuko da eta buruturiko aktibitateen gastuei egokituko zaizkie. Fakturetan zera zehaztuko da: erakunde ordaintzailea, gastua eginiko eguna, ordainaren zergatia, zenbatekoa eta enpresaren izena (N.A.N. edo N.F.Z.), zigilua eta igorlearen sinadura.
Atarrabiako Udalak jatorrizko fakturak eskatu ahalko ditu hauen egiaztatzeko.
10. EZBETETZEAK
Deialdi honetako oinarrietan finkaturikoa ez betetzeak, datuen faltsutasunak edo dirulaguntza eman zen xedeen aldaketa nabarmenak, dirulaguntzaren galtzea eta jasotako diru-kopuruen itzuli beharra ekarriko luke. Halaber aurrerantzean xede bera edo bertsua lukeen aktibitatea egiteko eskabiderik ez onartzea ere suposatuko luke.
Deja un comentario