2026ko abuztuak 18

2026ko Atarrabiako jaien kartela bozkatzeko aukera irekitzen da

Bozketa egiteko epea irekita abuztuaren 20tik 30era

Foto noticia

Atarrabiako herritarrek hautatuko dute aurtengo herriko Jaiak iragarriko dituen kartela.

Abuztuaren 20tik (osteguna) 30era (igandea) bitartean herritarrek parte-hartzeko aldia irekiko da. Herritarrek era indibidualean bozkatu ahalko dute eta bozka gehien jasotzen dituen kartela izanen da Lehiaketaren irabazlea.

Abuztuaren 31an, astelehenez, kartel irabazlearen egilearen izena jakinaraziko da. Kartel irabazleak 900 €ko saria jasoko du.

Hau guztia dela eta, Atarrabiako Udalak hala nahi duten Atarrabian erroldaturiko pertsona guztiek bozka emateko sistema bat prestatu du.

  • Udaletxera joanda (09:00etatik 14:30etara Herritarrak Hartzeko Bulegoan eta 18:00etatik 21:00etara Kultur Etxean).
  • Telefono bidez 012aren bitartez, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:00etara.

Atarrabiar bakoitzak bozka bakarra emateko aukera izanen du eta bozkatzeko orduan NANaren edota antzeko egiaztagiriren baten berri eman beharko du.

Hautatuko kartelak jendaurrean paratuko dira Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan 09:00etatik 14:30etara eta Kultur Etxean 18:00etatik 21:00etara.

Atarrabiako herritarrek epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean aukeratu ahal izango dute, hamaika egunez.

Epaimahaiak hiru kartel aukeratu ditu:

1.FESTAK 2. JAIETAKO ZAPIAK 3.EMPAREJADOS

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Jaibusa 2026

Jaibusa 2026

Aurten, irteerak Gares, Larraintzar, Agoitz eta Auritzberrira

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba