2026ko ekainak 22

Debekatuta dago sua egitea eta, horren barruan, ezin dira San Joan suak piztu

Erabat debekatuta dago Atarrabiako udalerrian edozein motatako sua piztea

Foto noticia

Atarrabiako Udalak herritar guztiei jakinarazi nahi die, Nafarroako Gobernuaren gomendioei jarraiki, eta tenperatura altuek eragindako larrialdi egoeraren aurrean, prebentzio- eta herritarrrek oro bete beharreko neurria hartu duela:

DEBEKATUTA dago erabat Atarrabiako udalerri osoan edozein motako sua piztea, SAN JOAN SUAK BARNE.

Gure erkidegoan sute-arriskua muturrekotzat jotzen da. Aparteko egoera meteorologiko horien aurrean, Udal honen lehentasun nagusia da gure bizilagunen segurtasuna bermatzea eta gure ingurune naturala babestea.

Herritarren erantzukizunari eta zentzuz jokatzearii dei egiten diegu murrizketa horiek zorrotz errespeta daitezen, batez ere San Joan gauean. Egoera honetan deskuidorik txikienak ere ondorio ikaragarriak izan ditzake.

Aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagatik.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Ekainak 28 LGTBI+ harrotasuna

Ekainak 28 LGTBI+ harrotasuna

Aurten "Aniztasun-harrotasuna/Aniztasunean Harro. Ospatu ezberdintasuna, aldarrikatu berdintasuna ", ospatu, aldarrikatu eta gogoratu

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba