Salmenta ibiltaria paratzea 2026eko herriko Jaietan
Zozketaren emaitza argitaratu da
Atsegin handiz jakinarazten diegu herritarrei Karrobide kalean (irekiera-data: irailaren 16a) osasun-zentro berria jarri dela martxan, zure eta zure familiaren ongizatea zaintzeko gunea. Gune moderno hau kalitatezko osasun-arreta emateko diseinatuta dago, gure bizilagun guztiei irisgarria.
Irailaren 15ean eta 16an biztanleei arreta ematen jarraituko da. Hori dela eta, premiazkoa ez bada, egun horietan hitzordurik ez eskatzeko deia egiten da, lekualdaketa egin ahal izateko eta, horrela, benetan behar dutenei arreta eman ahal izateko.
Aldez aurretik eskertzen dugu bizilagunen ulermena eta lankidetza, prozesu hau denontzat arina eta segurua izan dadin. Arreta Bereziko Egun horiek modu erraz eta eraginkorrean egingo direla bermatzeko, zentroko erabiltzaile guztien laguntza behar dugu. Gure helburua da lekualdatzeak arreta ahalik eta gutxien etetea, eta horregatik eskatzen dugu aurreikusleak izan daitezela, materialaren eskaera aurreratu dezatela, errezetak… eta dei egiten dugu, premiazkoa ez bada, lekualdaketaren egunean hitzordurik ez eskatzeko, benetan behar dutenei arreta eman ahal izateko.
Herritarrei eskatzen diegu irailaren 16an ez daitezela joan Osasun Zentrora instalazioak bisitatzera.
Bizilagunen lankidetza funtsezkoa da trantsizio arina eta ordenatua bermatzeko.
Zozketaren emaitza argitaratu da
Plaza libreak daude 1 eta 2 urteko unitateetan, gaztelera lerroan
35 gradutik gorako tenperaturak iragartzen diren egun bakoitzean herritarrak ohartarazi eta babestu nahi ditu
Deja un comentario