Tailerra: Entxufatu enplegura
Enplegurako bidean aurrera doazen emakumeak. Izen emateak abuztuaren 18tik irailaren 11 arte, 948 012 012 telefonora deituz edo udalaren webgunearen bidez
Etxebizitza-jabeen komunitateei eta familia bakarreko etxebizitza-jabeei eraikinak birgaitzeko prozesuetan laguntzeko doako zerbitzua, Nasuvinsak koordinatua. Inguratzaile termikoa hobetzea, irisgarritasuna edo instalazio termikoak berritzea dira, besteak beste, jorratzen ditugun lanak.
Aholkularitza teknikoa: Informazio pertsonalizatua eskaintzen dugu etxebizitzetan egin daitezkeen hobekuntzei, obra-tipologiari eta jarduketen kalitateari buruz. Halaber, indarrean dagoen araudia nola bete azaltzen dugu.
Aholkularitza ekonomiko-finantzarioa: Orientazioa ematen dugu eskuragarri dauden dirulaguntzei, finantzaketa-aukerei, alderdi fiskalei, energia-aurrezpenari eta balizko desgrabazioei buruz.
Gizarte-laguntza: Etxebizitzen jabeei laguntzen diegu auzo-komunitateen, udalen, finka-administrazioen eta prozesuan inplikatutako lantalde teknikoen arteko koordinazioan.
Zerbitzu honen helburua da etxebizitzen birgaitzea bultzatzea eta herritarrei horren gaineko informazioa ematea, etxebizitzen bizigarritasuna, irisgarritasuna eta energia-efizientzia hobetzeko.
Nasuvinsak eraikinen birgaitzea sustatzeko lan egiten du. Prozesu osoan zehar informazioa eta laguntza eskaintzen ditu, hurbileko zerbitzu proaktibo baten bidez eta udalerrietan presentzia zuzena izanik.
Nafarroan, 4.600 familiak baino gehiagok hobetu dituzte beren etxebizitzak, Nasuvinsak bultzatutako eta lagundutako birgaitze-programei esker.
Informazio gehiago:
Enplegurako bidean aurrera doazen emakumeak. Izen emateak abuztuaren 18tik irailaren 11 arte, 948 012 012 telefonora deituz edo udalaren webgunearen bidez
Joan den otsailean hasitako eraiste-lanak amaitu ondoren, berriro aparkatu ahal izango da, egokitutako guneetan
Izen emateak abuztuaren 18tik irailaren 11 arte 948 012 012 telefonora deituz edo udalaren webgunearen bidez
Deja un comentario