Salmenta ibiltaria paratzea 2026eko herriko Jaietan
Zozketaren emaitza argitaratu da
Txartel bidezko edukiontzi adimendunen sistemaren helburu nagusia materia organikoaren bilketa bereizia handitzea da, eta hala frogatu da 2018tik egindako ezarpenetan.
Ezarpen-kanpainaren laugarren zatiak (2025eko martxoa-ekaina) eskualdeko hiri-ingurune osoan zabaltzen du sistema, eta hainbat fasetan eta eremuka egingo da:
1. fasea: Antsoain eta Atarrabia (martxoaren 10etik 16rako astea).
2. fasea: Burlata eta Uharte (martxoaren 24tik 30era bitarteko astea).
3. fasea: Noain, Zizur Nagusia eta Zizur Txikia (apirilaren 7tik 13ra).
4. fasea: Arre, Artika, Aizoain, Beriain, Berriobeiti, Berriosuso, Berriozar, Cordovilla, Gorraiz, Orkoien, Olaz, Olloki, Ororbia eta Zuasti (maiatzaren 26tik ekainaren 8ra).
Nola funtzionatzen dute edukiontziek hemendik aurrera?
Materia organikoko edukiontziak eta gainerakoen edukiontziak txartel elektroniko bidez (etxe bakoitzari ematen dizkiogu) edo app mugikor bidez (hemen deskarga ditzakezu) irekitzen dira, eta pedala dute estalkia errazago irekitzeko.
Edukiontzi-txartelen kopia eskatu
Zalantzarik edo kontsultarik baduzu, deitu kanpainako telefonora (948 27 19 77), edo idatzi mezu elektroniko bat infocampana@mcp.es helbidera.
Zozketaren emaitza argitaratu da
Plaza libreak daude 1 eta 2 urteko unitateetan, gaztelera lerroan
35 gradutik gorako tenperaturak iragartzen diren egun bakoitzean herritarrak ohartarazi eta babestu nahi ditu
Deja un comentario