Guraso bakarreko familientzako eta familia ugarientzako laguntzak
Atarrabiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak informazio-saio batzuk egingo ditu, laguntza behar duten pertsona guztiei izapideak errazteko
2026ko martxoaren 18an, Nafarroako Gobernuak guraso bakarreko familiei eta familia ugariei laguntzak eskatzeko epea ireki zuen. Zehazki, guraso bakarreko familientzako kontziliaziorako laguntzak eska daitezke, baita familia ugarientzako eta guraso bakarreko familientzako aparteko gastuetarako laguntzak ere (ortodontzia, betaurrekoak eta entzumen-protesiak).
Guraso bakarreko familientzako laguntzak, kontziliazioa errazteko 2026
Laguntza 800 eurokoa izango da, ordainketa bakarrean.
Eskaera egiteko epea zabalik 2026/11/02ra arte.
Familia ugarientzako eta guraso bakarreko familientzako laguntzak, entzumen-protesien, preskripzio optikoen eta ortodontziaren ezohiko gastuetarako 2026
Eskaera egiteko epea zabalik 2026/10/15era arte.
Informazio gehiago: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren telefonoan 948 130 734
Deja un comentario