Trinitateko Zubia (Arre)

Civiles

Trinitatearen basilika egun berritua egon arren, jatorri erromatarra izan dezakeen antzinako zubi baten ondoan altxatzen da.

Hain zuzen ere baselizaren ondoko ardantze batean aurkitu ziren 1583. urtean brontzezko bi lamina I. eta II. mendetan dataturiko latinezko inskripzioekin.

XIII. mendearen erdialdera Atarrabiako zubia deitzen zen zubi honek antzinako galtzada erromatarrari eta geroztik Orreaga eta Esteribartik Nafarroako hiriburura zihoan Donejakue bideari jarraipena ematen zion Ultzama ibaiaren gainetik.

Zubi hau erdi-erditik moztu zuten azken karlistadan (1836-1876) eta 1963. urtera arte ez zuten berritu.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba